176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Ezkabako (Ezkabarte) 7. poligonoko 7. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2019ko abuztuaren 13an egin osoko bilkura berezian, aho batez behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Ezkabako (Ezkabarte) 7. poligonoko 7. lurzatian. Aurretik jendaurrean egon zen espedientea eta ez zen alegaziorik edota oharrik izan.

Ezkabarteko Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Ezkabako (Ezkabarte) 7. poligonoko 7. lurzatian, Juan José Aristu Larrainzarrek sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, hasiera bateko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 114. zenbakian argitaratuta, ekainaren 13an, eta Foru Komunitatean hedapenik handiena duten egunkarietan. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen Testu bategina onesten duen ekainaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a artikuluan aplikatuz, lege horren beraren 77.3 artikuluak hara igortzen baitu. Era berean, lurzati mugakideen jabeei jakinarazi zitzaien, eta jasota dago parte hartzeko derrigorrezko prozesua egin zela.

Hori guztia ikusita, behin betiko onesteko erabaki hau argitaratzea erabaki da, Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriz eta agiriak Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura bidaliz, Lurraldearen Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen Testu bategina onesten duen ekainaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ezkabarten, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911103