176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Toki entitateen Antolakuntza, Jarduera eta Araubide Juridikoari buruzko araudiko 47. artikuluak xedatzen du Alkatea herrian ez dagoenean, eta Alkateak horrela izendatuta, Alkateordei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapen ordenaren arabera.

2019ko irailaren 12tik urriaren 31ra arte herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–2019ko irailaren 12tik 2019ko urriaren 31ra arte, Lur Iosu Larraza Lopez Lehenengo Alkateordearen esku uztea nire eginkizun guztiak.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1911278