176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal Plan Orokorreko Urbanizazio Ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2019ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea, Doneztebeko Udal Plan Orokorreko Urbanizazio Ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2019ko abuztuaren 29an.–Jarduneko alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L1911389