176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, Biurrungo 2. poligonoko 582. lurzatian. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2014ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Biurrun-Olkozko 2. poligonoko 582. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Nora Villanueva Sanzek sustaturik.

Behin betiko onespena 2014ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7koan, eman zen argitara, baina testu arauemailerik gabe; hortaz, bidezkoa da hura argitara ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Biurrun-Olkotzen, 2019ko abuztuaren 22an.–Alkatea, M.ª Luisa Serrano Echaves.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911214