176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Beireko Udalak, 2019ko uztailaren 9an eta abuztuaren 13an egin osoko bilkura berezietan, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Alkateak bere kargua lanaldiaren %25eko dedikazio partzialeko araubidean beteko duela ezartzea. Urteko ordainsari garbia 11.900,00 eurokoa izanen da, 12 hilekotan ordaintzekoa.

Bigarrena.–Gainerako zinegotziek 150 euro gordineko konpentsazioa jasoko dute osoko bilkura arruntetara eta berezietara joateagatik, egiaztatzen badute. Muga zortzi osoko bilkura izanen da, eta gehienez 1.200,00 euro jasoko dituzte urtean.

Hirugarrena.–Eguneko 30,00 euroko kalte-ordaina ezartzea zinegotzi bakoitzeko, karguari dagozkion egitekoak honako erakunde hauetan betetzen dituenean: Beireko Udala kide den beste toki entitate batean, udalkide gisa parte hartzen duen edozein kide anitzeko organotan, eta zenbat denbora eskaini dizkion gorabehera.

Laugarrena.–Eguneko 30 euroko kalte-ordaina ezartzea udalkide bakoitzeko, karguari dagozkion egitekoak Beiretik kanpo dauden erakunde publikoetan izapideak egin behar dituenean. Ordainketa hori ez da bateragarria izanen hirugarren atalean ezarritakoarekin, baina bai erabaki honetan ezarritako gainerako ordainketekin.

Bosgarrena.–Kalte-ordainak onestea karguaren eginkizunetan betetzean izandako gastuengatik, administrazio publiko orotan aplikatzen diren arauetan eta, haien garapenerako, Udalbatzak onesten dituen arauetan ezarritakoaren arabera. Kilometro-ordaina 0,33 euro/kilometroko izanen da.

Seigarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du ekainaren 15etik aurrera. Hori dela eta, aurreko beste edozein erabaki indargabetua geratu da egun horretatik aurrera. 2019-2023 legealdia bukatu arte egonen da indarrean, salbu eta Osoko Bilkurak gehiengoz beste erabaki bat hartuko balu.

Beiren, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L1910865