176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

152E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Javier Miguéliz Andueza jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko Enpresa Handien Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Miguéliz Andueza jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko Enpresa Handien Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F1911281