176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

291E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Amaya Bordonaba Ruiz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Amaya Bordonaba Ruiz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Amaya Bordonaba Ruiz andreari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, María Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1911263