176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Roberto García Larrea jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Roberto García Larrea jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1911354