176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

100/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nicolás Ruiz Díez jauna, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontu-hartze Ataleko burua, kargutik kentzen duena. Kargu-uzteak uztailaren 21etik aitzina izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Nicolás Ruiz Díez jauna, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontu-hartze Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko uztailaren 21etik aitzina izanen ditu ondorioak, eta hori du azken laneguna aipaturiko atalean.

2. Foru agindu hau interesdunari, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko uztailaren 19an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren ordez (Lehendakariaren uztailaren 15eko 17/2019 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F1911448