176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

182/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Genoveva Ochando Ortiz andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Sustapenaren eta Kudeaketaren zuzendariordea, kargutik kentzen duena.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendariordetzen titularrak, foru dekretu bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrak proposaturik; aipamen hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Justiziako kontseilariari dagokiola ulertu behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 14ko 22/2019 Foru Dekretuan eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa departamentu horri baitago atxikia.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Genoveva Ochando Ortiz andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Sustapenaren eta Kudeaketaren zuzendariordea, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da zuzendari aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911311