176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

196/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Miriam Martón Pérez andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluan xedatuakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik, erakunde autonomoetako zuzendaritza organo gorenen titularrak izendatzea eta kargutik kentzea.

Era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 10. artikuluan xedatuta dago Nafarroako Gobernuari dagokiola Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea izendatzea eta kargutik kentzea, foru dekretu bidez, erakunde autonomo hori atxikia duen departamentuko titularrak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak aldeko txostena emanik. Estatutu horiek abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren hogeita zortzian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Miriam Martón Pérez andrea izendatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile. Izendapenak 2019ko abuztuaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1911325