176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

195/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, María Paz Fernández Mendaza andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluan xedatuakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik, erakunde publikoetako zuzendaritza organo gorenen titularrak izendatzea eta kargutik kentzea.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Paz Fernández Mendaza andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1911324