176. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

180/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, María Isabel Anaut Peña andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluari jarraikiz, zerbitzuko zuzendarien izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak eginen ditu foru dekretu bidez, departamentu eskudunen titularrek proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Isabel Anaut Peña andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da zerbitzuko zuzendari aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911309