175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkariak izendatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2019ko ekainaren 25ean:

DAL 25-JUN-19 (2/AL).

Ikusirik Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien 57/2003 Legearen 126.4 artikuluan ezarritakoa, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkari izendatzea Ana Elizalde Urmeneta andrea.

2.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkariaren lehen ordezko izendatzea María Echávarri Miñano andrea.

3.–Tokiko Gobernu Batzarraren zinegotzi-idazkariaren bigarren ordezko izendatzea María Caballero Martínez andrea.

4.–Dekretu honek onesten den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911219