175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3022/2019 Ebazpena, abuztuaren 27koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onesten duena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29koan.

Deialdi horretako hamargarren oinarriko 2. atalak ezarri duenez, Hezkuntza Departamentuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu praktikak egitera behartuta dauden izangai hautatuak eta, salbuetsita egonik, egitea aukeratzen dutenak.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 6ko 2532/2018 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren, eta nor dagoen salbuetsita praktikaldia egitetik adierazi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 22ko 2637/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdiari dagokion praktikaldia arautu zen (Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori).

Praktikaldia amaitu eta gero, kalifikazio batzordeak praktiketako funtzionarioen zerrenda eta lortu duten kalifikazioa igorri dizkio Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari.

Egiaztaturik praktikaldian “gai” kalifikazioa jaso duten izangaiek eta praktikak egitetik salbuetsita daudenek betetzen dituztela hautaprobaren deialdian ezarritako baldintza orokorrak eta berariazkoak, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 26an eman 300/2018 Ebazpenaz egin baitzen deialdia, deialdiko hamabigarren oinarriarekin eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 48.4 artikuluarekin bat etorriz. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, igo eta eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den araubide iragankorra arautzen.

Era berean, bidezko da aipatu deialdian hautaturiko izangaien zerrenda Hezkuntza Ministeriora igortzea, hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioen izendapenak 2019ko irailaren 1ean hartuko du indarra.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 91/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren 4. puntuak ezarritakoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen 5/2017 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onestea, ebazpen honen eranskinean ageri diren izangaiei dagokienez. Deialdia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez egin zen.

2. Hezkuntza Ministeriora bidaltzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartu diren izangaien zerrendak, hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoaren karrerako funtzionario titulua eman diezaien, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren bidez deituriko hautapen prozedurako praktikaldian “gai” kalifikazioa eskuratu baitute.

Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioen izendapenak 2019ko irailaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartutako langileen zerrendak ebazpen honen eranskin gisa argitaratzen dira.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Hezkuntza Ministeriora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

Hezkuntzako ikuskatzaileak (gaztelaniaz)

IZENA

PUNTUAZIOA

TOCON GOMEZ, MARIA DE LA PALMA

6,9833

OZKOIDI PEREZ, JOSEBA IÑAKI

6,7947

URRUTIA LECUMBERRI, JOSE ALBERTO

6,7307

BELLIDO PEREZ, ANTONIO

6,4477

BAEZ VILLA, CRISTINA

5,0373

Hezkuntzako ikuskatzaileak (euskaraz)

IZENA

PUNTUAZIOA

DELGADO SALMERON, MARIA DE LA CRUZ

7,9820

ZURIARRAIN IÑIGUEZ, ARANTXA

7,9190

PEREZ GAMBOA, EVA CARMEN

6,8730

SANCHEZ AZCONA, ISABEL

5,7050

Iragarkiaren kodea: F1911284