175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-A-157

Vanesa Martínez Gonzálezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Linares ibaia.

Hargunearen udalerria: Torres del Río (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (560231, 4706859) 30. zona.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Torres del Ríoko udal-mugartea, 4. poligonoko 380. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,013.

Gehieneko bolumena urtean: 150 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Linares ibaitik, 3,5 l/s-ko uneko gehieneko emaria ateratzen duen motoponpa baten bidez, lur azalean dagoen bi hazbeteko hodi batetik eramateko. Ura biltzeko, 5 biltegi jarriko dira, 5 m³-koa bakoitza, eta m³ banako beste 2 biltegi. Ura apiriletik urrira bitarte hartuko da. eta baratzak ureztatzeko erabiliko da, 0,1 hektarea, zehazki.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko ekainaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1911169