175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nerea Domeño Elarre andrea, Hezkuntza Departamentuko Orientazio Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen da ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Nerea Domeño Elarre andrea, Hezkuntza Departamentuko Orientazio Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1911264