175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-EXT-20

2019ko martxoaren 28an alde batek eskatuta abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako (Arga 2-XXII. sektorean).

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jose Andres Martínez Larran.

Xedea: azaleko uren aprobetxamendua amaitzea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Valdevilloco.

Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,08 l/s.

Eremu ureztagarria: 1,28 ha.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2002ko ekainaren 28an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Uren Erregistroko A atalaren 33. liburukiaren 31. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko uztailaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1911096