175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE-ARAKIL

Udalkideen ordainsariak

Uharte-Arakilgo Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Aho batez onetsi da hautetsiendako esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau:

Lehenengoa.–Osoko bilkuretara etortzeagatik: 50 euro, osoko bilkurako.

Alkatetzagatik: Alkatetzaren kargurako dedikazio partziala ezartzea, hamalau ordu astero gutxienez. Hilabeteko soldata gordina 1.115,80 eurokoa izanen da, eta alta tramitatuko da Gizarte Segurantzan.

Bigarrena.–Diru sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarraoko Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki taulan argitaratzea.

Uharte Arakilen, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1911216