175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektua. Desjabetzeko prozeduraren hasiera eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda

Tuterako Udalak eta Kirolaren Kontseilu Nagusiak, 2018ko azaroaren 9an izenpetu hitzarmenaren esparruan, Udalari hiru milioi euroko dirulaguntza izenduna eman zitzaion, kirolguneko finantziazioan laguntzeko.

Halaber, 2019ko maiatzaren 24an, Tuterako Udalak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak hitzarmena sinatu zuten, Udalari bi milioi euroko dirulaguntza emateko, Tuterako kirolgune berria eraikitzeko obren proiektua, zuzendaritza fakultatiboa eta gauzatzea finantzatzen laguntze aldera.

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko Oinarrizko Proiektua, eta erabaki zuen desjabetze espedienteari hasiera ematea, hura gauzatzeko, eta jendaurrean jartzea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Hartutako erabakiaren xedapen zatiak hauxe dio:

1.–Hasiera batean onestea Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektua, Santiago Iribarren Santesteban eta Miguel Ángel Iraurgui arkitektoek sinatua (Aamutilva Arquitectos Asociados SLP), bai eta desjabetze espedienteari hasiera ematea ere.

2.–Behin-behinekoz deklaratzea proiektuaren gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren onura publikoa eta okupazioaren beharra, desjabetzearen ondorioetarako, erabaki honen 1. eranskinean jaso bezala.

3.–Erabaki hau, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta ohartaraztea udal bulegoetan interesdunen eskura daudela proiektua eta espediente osoa, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko.

4.–Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako ondorioetarako; izan ere, ezinbestekoa da obrak azkar egitea, Kirolaren Kontseilu Nagusiarekin eta Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin izenpetu hitzarmenetan adostu gauzatzeko epeak betetze aldera.

5.–Erabaki hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara dadin, eta iragarkia paratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarietako batean. Orobat, ukitutakoei banan-banan jakinaraziko zaie, alegazioak aurkez ditzaten beraien eskubideen alde.

Tuteran, 2019ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero.

I. ERANSKINA

Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektua. Ukituriko ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda

FINKA

TITULARRA

UKITUTAKO ESKUBIDEA

PARTE-HARTZEA

POLIGONOAREN KATASTROKO ERREF.

LURZATIAREN KATASTROKO ERREF.

KATASTROAREN ARABERAKO AZALERA

UKITUTAKO AZALERA

(m²)

LUR MOTA

(m²)

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

4.141

Labarga Tejada Carlos María, Pedro Javier eta Victor Fernando

Jabetza

%28,57

%45,71

%25,72

3

1731

7.380,24

7.380,24

Lehorreko laborea

4.347

Labarga Tejada Carlos María, Pedro Javier eta Victor Fernando

Jabetza

%28,57

%45,71

%25,72

3

1732 1

2.446,50

2.446,50

Lehorreko laborea

4.347

Labarga Tejada Carlos María, Pedro Javier eta Victor Fernando

Jabetza

%28,57

%45,71

%25,72

3

1732 B

560,22

133,54

Lehorreko laborea

34.019

Jesús Ruiz Castillo

Jabetza

%100

3

1855

18.360,65

1.256,18

Laborantzako ureztalurra

24.701

Ana Carmen Sanz Tejero

Jabetza

%100

3

1421

3.248,56

3.248,56

Laborantzako ureztalurra

7.990

Labarga García Francisco Javier, Esteban eta Blas

Jabetza

%33,34

%33,33

%33,33

3

1422

6.979,54

3.141,47

Laborantzako ureztalurra

Iragarkiaren kodea: L1909803