175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Musika Eskolako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hura 2019ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsi, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

MUSIKA ESKOLAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarriak eta izaera

1. artikulua. Ordenantza honen oinarritzat hartzen den araudia.

–Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

–8/1989 Legea, apirilaren 13koa, Tasa eta prezio publikoei buruzkoa.

–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

2. artikulua. Udalaren Musika Eskolan ematen diren irakaskuntzak udal zerbitzu dira, indarrean dauden aginduen arabera, eta haiek dira tasaren xede.

Zerga-egitatea

3. artikulua. Tasa honen zerga-egitatea da musikako irakaskuntza zerbitzuak ematea, hainbat modalitate eta irakasgaitan.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Musika Eskolako irakaskuntzak eskatzen dituzten pertsona fisikoak eta irakaskuntza horien onuradunak.

Tributu-kuota

5.1.–Matrikula.

Eskolan matrikulatzen diren ikasle guztiek matrikula-tasa (inskripzio gastuak gehi matrikulatutako irakasgaiko tasa) ordaindu behar dute, hilabeteko tasez gain. Uztailean eta irailean ordaindu beharko da tasa, eta hauxe izanen da kuota:

ERROLDATUA

ERROLDATU GABEA

Izena ematea

31,20 euro

36,40 euro

Irakasgai bakoitzeko

5,20 euro

6,24 euro

5.2.–Ordenantza honetan arautzen den tasa honako tarifa honen arabera ezartzen da:

ERROLDATUA

(euro/hilabetea)

ERROLDATU GABEA

(euro/hilabetea)

LEHEN MAILA (hasierako etapa)

–Musika eta mugimendua (1 h/astea)

18,72

23,92

BIGARREN MAILA (eskola etapa)

1. ZIKLOA (1. eta 2. kurtsoak)

–Musika hizkuntza (2 h/astea)

–Musika tresna, bakarka (30 min/astea)

22,88

22,88

29,12

29,12

BIGARREN ZIKLOA (3. eta 4. kurtsoak) eta HIRUGARREN ZIKLOA (5. eta 6. kurtsoak)

–Musika hizkuntza (2 h/astea)

–Musika tresna, bakarka (30 min/astea)

–Musika tresnen taldea (1h/astea)

22,88

22,88

10,40

29,12

29,12

13,52

HIRUGARREN MAILA (aukerakoa, ikasle helduendako edo derrigorrezko hiru zikloak amaitu dituztenendako)

–Musika tresna, bakarka (30 min/astea)

–Musika Hizkuntza, musika tresnen taldea edo asoziazioak (1h/astea)

36,40

46,80

–Musika tresna, bakarka (30 min/astea)

36,40

46,80

–Teknologia berriak, taldean (1h/astea)

22,88

29,12

–Musika harmonia, bakarka (30 min/astea)

36,40

46,80

–Musika Hizkuntza, musika tresnen taldea, comboa

15,60

20,80

–Konposizioa eta Instrumentazioa, bakarka (1h/astea)

61,36

74,88

LAUGARREN MAILA (Hezkuntza berezia)

EGOKITZE IKASTAROA (kontserbatoriorako prestakuntza)

–Musika hizkuntza (1 h/astea)

–Musika tresna, bakarka (30 min/astea)

26,00

26,00

33,28

33,28

BESTELAKO HAUTUAK

Curriculum egokitzapena / Laguntza pedagogikoa (1h/astea)

46,80

60,32

2. Musika-tresna (eskola etapa)

19,76

26,00

2. musika tresna (helduak)

31,20

41,60

ENTSEGU KUOTAK (eskolaren jabetzako musika tresna erabiltzeagatik)

1. zikloa (30’ko bi entsegu astean)

4,16

5,20

2. zikloa (30’ko hiru entsegu astean)

6,24

7,28

3. zikloa eta helduak (30’ko lau entsegu astean)

8,32

9,36

Tasak urtero eguneratuko dira, betiere Nafarroan KPIk duen gorabeheraren arabera. KPIaren urteko aldaketa negatiboa bada, aurreko urteari dagozkion zenbatekoak mantenduko dira.

5.3.–1., 2. eta 3. zikloetan nahiz egokitze-ikastaroan matrikulatzen den ikasle orok irakasgai guztiak egin beharko ditu nahitaez.

5.4.–Familiarik bada Musika Eskolan bi kide edo gehiago dituena, ez du ordaindu beharko hirugarren kidearen edo hurrengoen matrikularik.

5.5.–Matrikula sinatzeak berekin dakar Eskolako Barne Erregelamendua onestea, hori interesdunek eskura izanen baitute.

Irizpideak, onartzeko, mailaz igotzeko edota plaza galtzeko

6. artikulua. Onartzea eta mailaz igotzea.

Eskolan plaza eskatzen duten ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Musika eta Mugimendua: 3 urte gutxienez eta 6 urte gehienez (edo urte natural horretan egiteko egotea).

–1. ziklotik 3.era: gutxieneko adina, 7 urte eginak edo urte natural horretan egitekoak, eta aurreko zikloa gainditua izatea.

–Helduen zikloa: aurreko hiru zikloak eskola honetan edo besteren batean gaindituta izatea, edo 14 urte eginak edo urte natural horretan egiteko egotea.

–Ikaslerik aurkezten bada ezagutza maila bere egoerari legokiokeen baino altuagoa duena, interesdunak berak eska dezake behar diren bitartekoak ezartzeko, hain zuzen ere gai hari legokiokeen ezagutza mailan legalki egon dadin. Curriculum egokitzapeneko irakasgaian matrikulatuko da, dagokion kurtsoa zein den jakin arte.

7. artikulua. Bertan behera uztea.

Kurtsoan izena eman bada, ikaslearen edo haren legezko ordezkarien obligazioa izanen da osorik pagatzea matrikularen eta irakasgaien kuoten tasen zenbatekoa, harik eta Patronatuko Batzarrak matrikula bertan behera utzi arte. Kasu horretan, tasak ezerezten ahalko dira, honelaxe:

–Borondatezko baja eskatzea, horretarako zehaztutako datan. Kasu horretan, matrikularen eta lehen kuotaren (irakasgaien arabera) zenbatekoa pagatu beharko da.

–Baja ematea, irakasgairen batera joatea eragozten dion eritasun luze baten ondorioz, eta betiere medikuaren egiaztagiria aurkeztuta.

–Baja ematea etxea aldatzeagatik, betiere Azkoiengo udal-mugartetik kanpora.

Ikasleek administrazio bidezko baja eskatzen badute eta Patronatuko Batzarrak onartu egiten badu, haiek ordainduko dituzte ordura arteko hilabeteen tasak, onarpenaren hilabeteari dagokiona barne; salbu eta erabakian ezartzen bada beste data batetik aurrerako ondorioak dituela (eskaera egin zen dataren ondorioz, segur aski).

Aitorpena eta diru-sarrera

8. artikulua. Tasaren zerbitzuak hartu nahi dituzten interesdunek inskripzio eskabidea aurkeztuko dute Azkoiengo Musika Eskolako bulegoetan eta ordainketa eginen dute, hilero, bederatzi kuotatan (urritik ekainera); salbu eta matrikula egiteari dagokion kuotarena, hori uztailean edo irailean ordaindu beharko baita.

Ordainketa moduari dagokionez, bankuko helbideratzea izanen da.

Tasak ordaintzen ez direnerako prozedura

9. artikulua. Tasak nahitaezko aldian ordaindu ez dituzten ikasleei honela eskatuko zaie ordaintzea:

–Adeitasunezko jakinarazpena: ikasleari adeitasunezko jakinarazpen bidez eskatuko zaio ordaintzea. Patronatuak beretzat gordetzen du ordainagiria %10 handitzeko eskubidea, administrazio eta banku kudeaketako gastuetarako (Patronatuak, aurrez, hala erabakiz gero). Edonola ere, ikasturtea bukatu aitzin ordaindu beharko du edo, bestela, errekerimendua egin eta hamar eguneko epean.

–Berankortasun-jakinarazpena: tasak ikasturtea bukatu aitzin ordaindu ez dituzten ikasleei Ekonomi Batzordeak berankortasun-espedientea irekiko die eta Patronatuari horren berri emanen dio. Espediente hori eta ordaintzeko dauden tasen zenbatekoa, gehi legez ezarritako portzentajea (gaur egun, %20), Agentzia Exekutiboari igorriko zaizkio, horretarako kontratatu baitu Musika Eskolako buruak, eta dagokion administrazio prozedurari jarraituko zaio (jasota geratzen da espedientea irekitzeak berekin dakarrela zentroan berriz ere matrikulatzeko debekua).

Indarraldia

10. artikulua. Ordenantza aplikatuko da, 2019-2020 ikasturtean eta hurrengoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta indarrean egonen da harik eta haren aldaketa edota indargabetzea espresuki erabaki arte.

Iragarkiaren kodea: L1909676