175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia Hilarión Eslava 7ko eraikinean. Hasierako onespena

Iruñeko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-AGO-19 (7/US).

“Ikusirik Hilarión Eslava 7ko jabeen erkidegoaren izenean María Paz Sola Armiñok aurkeztutako eskaera, Iruñeko Hilarión Eslava 7ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko xedez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, erkidego hori izanik desjabetzearen onuradun; ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2018ko maiatzaren 2ko txosten tekniko-juridikoa; eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz; eta ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2019ko martxoaren 6an eman Ebazpena,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Iruñeko Hilarión Eslava 7ko eraikinean.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.–Interesdunei jakinaraztea.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean dagoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911262