175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tokiko Gobernu Batzarra eratzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2019ko ekainaren 26an:

DAL 26-JUN-19 (1/AL).

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeari Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien 57/2003 Legeak erantsitako X. tituluaren 126. eta 127. artikuluak, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.–2019ko ekainaren 15eko Alkatetzaren 2/EL Dekretua baliogabetzea, bertan izendatutakoen izendapena bukatutzat emanik eta Tokiko Gobernu Batzarraren osaera honela ezarrita.

2.–Tokiko Gobernu Batzarra alkateak, zeina batzarburua izanen baita, eta honako zinegotzi hauek osatzen dute:

–Ana Elizalde Urmeneta andrea.

–María Echávarri Miñano andrea.

–María Caballero Martínez andrea.

–Javier Labairu Elizalde jauna.

–María García Barberena Unzu andrea.

–Fernando Sesma Urzaiz jauna.

–Juan José Echeverría Iriarte jauna.

–Fermín Javier Alonso Ibarra jauna.

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joanen dira, hitzarekin baina botorik gabe, honako hauek:

–Carmen Alba Orduna andrea.

–Fernando Aranguren Reta jauna.

–Arturo Lecumberri Martínez jauna.

–Cristina Martínez Dawe andrea.

3.–Dekretu honek onetsi eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911221