175. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tokiko Gobernu Batzarraren funtzionamendu-araubidea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2019ko ekainaren 25ean:

DAL 25-JUN-19 (1/AL).

“Bat etorrita Tokiko Araubideen Antolaketa, Jarduna eta Araubide Juridikoa arautzeko Erregelamenduaren 112.3 artikuluan xedatutakoarekin, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.–Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra astean behin bilduko da, ohiko saioan, astelehenetan, 09:30ean.

2.–Alkatetza-dekretu honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari”.

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911220