172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2-4/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an, 2-4/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

2/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 807.777,72 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 807.777,72 euro.

3/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 346.521,34 euro.

FINANTZAKETA:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 225.960,02 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 120.561,32 euro.

4/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 29.982,36 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 29.982,36 euro.

Corellan, 2019ko uztailaren 31n.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1910361