172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Urteko lanorduen kopuruari buruzko 19-01495 gora jotzeko errekurtsoa. Pertsona edo entitate interesdunen epatzea

Jasorik Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia, 2019ko abuztuaren 12koa, Tomás Garro Zunzarren, Gloria Lorenzo Sainz eta María-Victoria Zabalegui Arreguik jarritako 19-01495 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtsoa urteko lanorduen banaketa onesten duen dekretua aldatzeko Zizur Nagusiko Udalari egindako eskaria (2019ko otsailaren 26tik maiatzaren 21era bitartean aurkeztutako idazkietan bildua) hark isilbidez ezestearen aurkakoa da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari buruzkoa, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketari jarraikiz, zinegotzigo ordezkariaren 2019ko 606 zenbakidun Dekretuaren bidez (abuztuaren 19koa), dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdun gisa ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10era.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2019ko abuztuaren 19an.–Zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1910912