172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 223. lurzatiko UC-2 esparruan (Esteban Armendáriz 1. zeharkalea 5).
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2019ko uztailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 223. lurzatiari (Esteban Armendáriz 1. zeharkalea 5) dagokion hiri-jarduketarako plan berezia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Atarrabian, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1910694