172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alesbesko Udaleko alkate María Carmen Segura Morenok, Udalbatza honetako bigarren alkateorde Judith Barainca Cenicacelayari eskuordetzen dizkio bere eginkizunak abuztuaren 12tik 15era, biak barne.

Eskuordetza honek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatzeko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Alesbesen, 2019ko abuztuaren 9an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1910689