172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2019ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, landazain lanpostua sortzeko. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2019ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18an, eta udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, aipatu plantilla-aldaketa behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraituz, eta aplikagarriak diren xedapenetan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da aldaketaren edukia:

–C mailako landazain postua sortzea. Lanpostuak B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eskatzen du, baita Nafarroako ehizazain titulua ere, 94/2012 Foru Aginduaren arabera. Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da, hari honako ordainsari osagarriak esleituz: mailako osagarria: %15.

Sarrigurenen, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1910341