172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urzainkiko Udalak, 2019ko abuztuaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, aipatu espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Urzainkin, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L1910841