172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak eta koefizienteak, 2018rako eta 2019rako. Hasierako onespena

Urzainkiko Udalak, 2019ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak eta koefizienteak, 2018rako eta 2019rako.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, espedientea behin betikoz onetsita geldituko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Urzainkin, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L1910840