172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

6/1990 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan jasotakoa betez, Los Arcosko Udalak, 2018ko martxoaren 22ko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen gehiengoz:

–Hasiera batez onestea 2019ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak, baita 2019ko plantilla organikoa ere.

–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

–Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Los Arcosen, 2019ko abuztuaren 13an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1911184