172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKA

Aldaketa, Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duen ordenantzarena. Behin betiko onespena

Lorkako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2019ko otsailaren 4ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Onespenaren erabakia 2015eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lorkan, 2019ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Fernando Lizasoain Urra.

ALDAKETA, EREMU PUBLIKOA KARTELEKIN OKUPATZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARENA

Lehenengo artikulua honela gelditu da idatzirik:

Debekaturik dago negozio bati buruzko publizitatea duten kartel, panel, arbel eta gisakoak eremu publikoan jartzea. Negozio horren fatxadari osotara itsatsirik ipini beharko dira, kalean sartu gabe, baldin eta zorutik 2 metro baino gutxiagoko altuerara badaude. Beheko atala zorutik 2 metro baino gehiagoko altueran duten kartelek ezinen dira fatxadatik 50 cm baino gehiago atera.

Iragarkiaren kodea: L1910693