172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueretarako baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2019ko abuztuaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueretarako baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geratuko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L1911094