172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETSAIN

1-6/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketak hasiera batean onetsi zituen erabakia 2019ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an. Jendaurreko epea iragan da, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, ulertzen da behin betiko onetsi direla aurrekontu-aldaketa horiek eta argitara ematen dira, laburtuta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzeju honen iragarki-taulan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2019 ALDAKETA

Diru-sarreren bidezko kreditua

Gastuen partida: 1. Etsaingo San Juan kalea zolatzea

Gastuen zenbatekoa: 180.574,70 euro.

Diru-sarreren partida: 1.7508002: San Juan kalea zolatzeko Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza.

Diru-sarreren zenbatekoa: 180.574,70 euro.

2/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Gastuen partida: 1.1532.61900 Etsaingo San Juan kalea zolatzea

Gastuen zenbatekoa: 64.484,80 euro.

Diru-sarreren partida: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Diru-sarreren zenbatekoa: 64.484,80 euro.

3/2019 ALDAKETA

Diru-sarreren bidezko kredituak

Gastuen partida: 1.1612.61900 Etsaingo San Juan kaleko sareak berritzea.

Gastuen zenbatekoa: 283.912,92 euro.

Diru-sarreren partida: 1.7508001: San Juan kaleko sareak berritzeko Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza.

Diru-sarreren zenbatekoa: 283.912,92 euro.

4/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Gastuen partida: 1.1612.61900 Etsaingo San Juan kaleko sareak berritzea.

Gastuen zenbatekoa: 67.109,54 euro.

Diru-sarreren partida: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Diru-sarreren zenbatekoa: 67.109,54 euro.

5/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Gastuen partida: 1.1612.61900 Etsaingo San Juan kaleko sareak berritzea.

Gastuen zenbatekoa: 35.639,75 euro.

Diru-sarreren partida: 1.55440 Herri lurretako-aprobetxamenduak, oihangintzakoak. Epaitzen enkantea.

Diru-sarreren zenbatekoa: 35.639,75 euro.

6/2019 ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

Goititu beharreko partida: 1.338.22620: herri bestak.

Beheititu beharreko partida: 51000/1.9291: aurreikusi gabekoak.

Zenbatekoa: 1.500,00 euro.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Etsainen, 2019ko abuztuaren 28an.–Kontzejuko burua, Máximo Santesteban Cizur.

Iragarkiaren kodea: L1910766