172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2019ko ekainaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren urte bereko aurrekontu orokorrean 1 eta 2/2019 aldaketak egiteko espedienteak, hain zuzen ere kreditu-gehigarriak gaitzeko.

2019ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 12an, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1 1510 60901 “Kaleak eta bideak konpontzea”: 7.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

1 870000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 7.000,00 euro.

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1 1510 60902 “Errota konpontzea”: 12.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

1 870000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 12.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Elgorriagako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Elgorriagan, 2019ko abuztuaren 13an.–Alkatea, José Ignacio Olazar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1910710