172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2019ko 17., 18., 19., 20., 21., 22., 23., 24. eta 25. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2019ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 17., 18., 19., 20., 21., 22., 23., 24. eta 25. aldaketak Corellako Udaleko 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Corellan, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1911117