172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

417/2019 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2018-2019 ikasturteko Batxilergoko sari bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2018-2019 ikasturteari dagozkion Batxilergoko sari bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten batxilergoko lau ikasleei; proba horretako epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietako deialdia apirilaren 11ko 193/2019 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8 c) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean 2018-2019 ikasturteari dagozkion Batxilergoko sari bereziak ikasle hauei esleitzea:

–Jon Lecumberri San Martín, Iruñeko “Santa María la Real” ikastetxekoa.

–Álvaro Lasarte Vivas, Iruñeko “Claret Larraona” ikastetxekoa.

–Nerea Nagore Ortega, Iruñeko “Nuestra Señora del Huerto” ikastetxekoa.

–Miguel Ángel Armendáriz Armenteros, Iruñeko “Irabia” ikastetxekoa.

2. Ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute, eta Batxilergoko sari nazionaletara aurkezteko aukera izanen dute.

3. Ikasle horien ikasketa espedientean 2018-2019 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu izana ager dadila agintzea.

4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Unibertsitateen Zerbitzuari, ikasleek ikasi duten ikastetxeei eta interesdunei.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1909804