172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Baztango Udalak 2019ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezian, 4. puntuan, udalkideen ordainsarien eta bilkura-sarien inguruko akordioa onetsi zuen.

Baztango Udalak 2019ko uztailaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, 5. puntuan, ordainsarien inguruan onartutako proposamenean zeuden akatsak zuzentzeko akordioa onetsi zuen.

Onartutako akordioa, zuzendu ondoren, honako hau da:

1.–Alkatearen arduraldi osoa onestea. Arduraldi horrek urtean 35.717,21 euro gordineko zenbatekoa egiten du.

2.–Lehen alkateordearen arduraldi osoa onestea. Arduraldi horrek urtean 38.107,25 euro gordineko zenbatekoa egiten du.

3.–Oianko Garde Jaunsaras zinegotziaren heren bateko arduraldia onestea. Arduraldi horrek urtean 10.248,66 euro gordineko zenbatekoa egiten du.

4.–Osoko bilkuretan eta tokiko gobernu batzarretan parte-hartzeagatik 150 euro ordaintzea, eta informazio batzorde iraunkorretan parte hartzeagatik 100 euro ordaintzea. Bilkura-ordainegatik hilabetean 900 euroko gehienezko muga jarri da hautetsi bakoitzari.

Baztanen, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1911180