172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gizarte-langile izateko 30 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren aurkako gora jotzeko errekurtsoak

19-0950, 19-0929 eta 19-0930 zenbakidun errekurtsoak.

Iruñeko Udaleko gizarte-langile izateko 30 lanpostu huts lekualdatze bidez betetzeko deialdian, Soledad de la Nava Martín, María José Lizarraga Echaide eta Ana Fernández Garayaldek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak, udal horren giza baliabideen zuzendaritzak 2019ko martxoaren 18an emandako ebazpenaren aurka, aipatu deialdiari buruzkoa (2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 1ean).

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1910873