172. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 323 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian. Deialdi hori urriaren 31ko 1375E/2018 Ebazpenak onetsi zuen eta 2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9koan.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da aipatu deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka (emaitzak 2019ko uztailaren 30ean argitaratu ziren). Hori dela eta, Administrazioen Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1911178