171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

171/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Luis Campos Iturralde jauna Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Luis Campos Iturralde jauna Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi izendatzea. Izendapenak 2019ko abuztuaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1910926