171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, 4/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia

GASTUA:

SORTU BEHARREKO AURREKONTU APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

9240-2270602

Tokiko agenda 21 berritzea

11.428,58 euro

GUZTIRA

11.428,58 euro

FINANTZAKETA:

AURREKONTU-APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

4508006

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (AIP proiektuak)

8.000,00 euro

7508028

Dirulaguntza, TA21eko zerbitzu teknikoendako

3.292,58 euro

4700000

Ingurumen alorreko kanpainetarako ekarpena

136,00 euro

GUZTIRA

11.428,58 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2019ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1909597