171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Aldaketa, Ur horniduraren tasa arautzen duen 3. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen 3. ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko irizten dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erronkarin, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1910359