171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

Ordenantza, baratzeen erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Olazko Kontzejuak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olazko Kontzejuaren baratzeen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geratuko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olatzen, 2019ko uztailaren 25ean.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1910390