171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Abenduaren 22ko Nafarroako Ehizari eta Arrantzari 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Nazarko Udalean ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek (azaldutako epean) aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Nazar, Otiñano, Zuñiga, Mataverde fazeria eta 45., 79., 85. eta 103. fazeriak.

Nazarren, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Javier Acha Morrás.

Iragarkiaren kodea: L1910345