171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurrekontuko partida:

GASTUAK:

Kreditu berezia.

Partida:

1920062200 udal biltegia: 42.639,70 euro.

Guztira: 42.639,70 euro.

FINANTZAKETA:

187010 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 42.639,70 euro.

Guztira: 42.639,70 euro.

Metautenen, 2019ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1910619