171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

3 eta 4/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko uztailaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea udalaren urte bereko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 3 eta 4/2019 aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea, kreditu bereziari buruzkoa, Santsoainen etxebizitza gaitzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatzean eta onestean, errespetatu behar dira aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluak aipatu 216.3 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren, behin betiko argitaratu beharko bada ere.

Iratxetan (Leotz), 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1910344