171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

Kreditu berezia:

7. kapitulua: 63.525 euro.

Aldaketa, guztira: 63.525 euro.

FINANTZABIDEAK:

Diruzaintzako gerakina: 63.525 euro.

Aldaketa, guztira: 63.525 euro.

Getzen, 2019ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Oscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1910372