171. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Lur-ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa
borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko irailaren 2an hasi eta 2019ko urriaren 11n bukatuko dela Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioaren zerga borondatez ordaintzeko epea.

–Helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezke ordainagiriaren atzeko aldean azaltzen diren banketxeetako edozein bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.

–Lizarrako Udalaren bulegoetan, kreditu-txartelaren bidez.

–Helbideratutako ordainagiriak 2019ko urriaren 1ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Lizarran, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1910866